XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denean azkarren nahi dugu,
denean lehenbizi,
jauzi eta jauzi nahi dugu,
azkenean jausi.

Ulertu didaalakoan,
gaurkoz besterik ez;
besarkadak eta musuak
gu guztion partez.

P. D.: Nola doaz estudioak?
Nola beste erronkak?
Eman al dizkiate, Kerman,
abenduko notak?

-bi-
Aita maite bihotzekoa:
ni ez naiz zu bezalakoa,
eta alde batetik, lastima!,
hobeto bideratuko bainituzke, bestela,
bertso hauen neurri eta errima.

Hemen Barnetegian ez nago gaizki,
nahiz eta askatasuna ez dugun aski:
okerrago egon zen Stalin-ekin Trotski!